XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, erran dezagun hitzaurre honetan ez dela errez lehengoetan bertsularia eta bertsu-idazlea bereztea.

Idatzitakoak dira alabaina gelditu.

Aldiz, hala-nola Matxin Irabola senpertar famatuak ez bait zekien ez irakurtzen ez idazten, ez da harritzeko haren dohain ederraren ezaugarri guti gelditu bazaigu ere.

Goazen halere gure hiru probintzietan barna, nun zer kausitzen dugun.

Zuberoa Zuberoa lehen hemen ere.

Beñat Mardo, hemezortzigarren mendean, kantore huntzale agertzen da hiru kanturekin.

Baina Beñat Mardoren kantoria deitzen dena bertsularien moldean agertzen da, Mardok eta Museñak elgarri errefera ematen dutela plazetan bezala.

Mardo, Barkoxe-Basabilakoak desafio egiten dio bertsutan: .

Museñak aldiz beretik: .

Ondarrean, beren haundi-amets eta desafioak utzirik, bakea egiten dute bakoitza bere mailan egonez: .

Moldeak erakusten du beraz Mardo eta Museña bertsulariak zirela, Ziberoko eta Iparraldeko haundienetarik berdin.

Zuberoak beste zenbait ere, fama haundikoak, ezagutu ditu geroztik.

Haundiena, dudarik ez da.

Pierra Topet-Etxahun (1786-1862).

Hau bere kantoreei esker da beti ezagutuko, baina bertsularia ere zela ez da dudarik: Otxalderekin ez da ustegabetarik elgarretaratu Ahuxkiko uretan eta kantu famatu hartan; lehen ere elgar ikusia zuten plazetan.

Eta Barkoxeko plazan ez zena gehiagokorik gabe barrika baten gainerat igan meza ondoan apezari bertsuen emateko!.

Gaineratekoan horrelako bizitza dorpe eta nahasiak ere bere heinean zenbat ez du lagundu horrelako gai harrigarriak berari ahorat ekarriz.

Egia-erran ez da gaia nahikoa bertsulariarentzat.

Luis Ligueix Larrañekoa, Gamerat esposatua eta gazterik hila, gure mende honetako bertsularia genuen eta jite haundikoa.

Gaia erran bait dugu, honek ez zuen gai bera Etxahunek bezala erabiliko, nahirik ere.

Arras bestelakoa zen bera, eztia, goxoa eta leuntzailea, doinua beti zuzena eta ongi erabiltzen.